IKAS KOMUNITATEAK
Gero eta entzunagoa da gure inguruetako eskoletan ikas komunitate proiektuaren nondik norakoak entzutea. Baina gutxik dakite zuzen honen esanahia edo bilakaera ongi definitzen, izan ere duela urte gutxi sartu zen proiektua da hau. Ikasle guztien berdintasuna eta integrazioa bultzatu nahi duen ikaskuntza da hau eta horretarako dialogoan oinarritzen da batez ere. Hainbat arlo erabiltzen dira horretarako,matematikan eta hizkuntzetan esateko. Kalitate handiko ikasketak ziurtatzeaz gain, teknologia berrien erabilera bultzatzen du eta emaitzak positiboak izaten dira elkarrekintza eta tertulien bitartez. Hau burutzen laguntzen duten pertsonak, irakasleak, ikasleak, gurasoak eta boluntario taldeak dira.
Ikastetxe batean honelako proiektu bat sartzeko bete behar diren faseez hitz egingo dugu jarraian:
• Lehenik, sentsibilizazio fase daukagu: erabakiak hartzeko momentua da hau, ikastetxeak argi izan behar du ea honelako proiektu batean sartu nahi duen ala ez. Erabakia baiezkoa izanda, denen parte hartzea jaso beharko du eta horrela fasean lantzen diren atalak deskribatuko dira.
• Bigarren fasea, erabakiak hartzeko fasea. Proiektu hau martxan jarriz gero honek izan dezakeen ondorioak baloratuko dituzte. Hemen pertsonek duten lan egiteko gogoa eta ahaleginak ikusi beharko dituzte.
•Hirugarren fasean, ametsa izenarekin datorkigu, hemen ematen zaio proiektu honi hasiera benetan. Guztien artean sortu nahi duten ikastetxea kontutan izango dute, hau da, irakatsi nahi dena nola erakutsi…
• Azkenik eta amaitzeko laugarren fasea dago, lehentasunak aukeratzeko fasea, antolamendua eta kudeaketa izenekoa.Ikas Komunitateen planteamenduak hezkuntza-eragile guztien parte-hartze eraginkorra aintzat hartu eta erraztuko duten erreferentziazko esparru berriak ezartzea exijitzen du, besteak beste.
Fase guzti hauek pasatu ondoren, ikastetxea prest egongo da ikas komunitateko proiektua abian jartzeko beraien ikastetxeetan. Horrek esan nahiko duelako baldintza egokiak dituela proiektu garrantzitsu hau hurrengo urteetan aurrera eramateko.
Ikas-komunitateak - Learning Communities. Lekeitio (Basque Country)
ITURRIAK
- LEKEITIOKO ESKOLA
- ARGIA ALDIZKARIA
- IKAS KOMUNITATEAK
- IKAS KOMUNITATEAK II
WALDORF PEDAGOGIA
GEROA ESKOLA
Waldorf Pedagogian oinarriturik Geroa Eskolak "Eskola Librea" izeneko pedagogia jarri du abian: - Ezaugarriak 1. Haur Hezkuntzan - Imitazioa - Jolas librea - Errutinak - Jokoen eta materialen kalitate eta kualitatea - Jarduera artistiko eta manualak - Kantak, korroak, errimak, hatz-jokoak - Gosarien prestaketa - Jolasak gelatik kanpo - Ipuinaren ordua - Festak 2. Lehen Hezkuntzan Zenbait bideo ITURRIAK- MONDRABERRI- HIK HASI- WALDORF PEDAGOGIA ARAMAION
MONTESSORI METODOA
Maria Montessori (1870-1952) hezitzaile, zientzialari, mediku eta psikiatra italiar bat izan zen, Anconako probintziako Chiaravalle herrian jaio zen, familia burges, liberal eta erlijioso baten baitan. Ondoren, hasiera batetan biologia eta ingeniaritza ikasi nahi bazuen ere, azkenik lehenengo medikuntza ikasketak burutu zituen lehenik eta ondoren gainerakoak.
Medikuntza ikasketak burutu ondoren, 1896an Italiako lehen emakume medikua izatera heldu zen. Medikuntzaren munduan sartzen hasi zenean ohartu zen emakume izateagatik ospitaleetan lan egiteko baimena ukatu ziotela eta, horrregatik, adimen urriko haurrekin hasi zen lanean. Hemendik abiatuta, bere metodoa, hau da, Montessori metodoa, sortu zuen.
Maria Montessoriren ustetan, haurrek “esponjak” izango balira bezala xurgatzen dute eguneroko bizitzarako behar duten informazio oro. Haurrek beraien kabuz, hau da, modu natural batean ikas dezaketela pentsatzen zuen.
Europan erabiltzen ziren teknika zorrotz eta sarritan, krudelekin ados ez zegoenez, umearen errespetuan eta bere ikasteko gaitasunean oinarritzen ziren ideiak sortu zituen. Ikus daitekeenez, metodo honek, haurrak hartzen ditu abiapuntutzat eta norberak dituen gaitasunetatik abiatuta, hauen garapena eman ostean, pertsona autonomoak sortzea du helburu. Gainera, Montessori metodoan irakasleak ez du metodo tradizionalean bezala menderatzaile papera hartzen eta ondorioz, umeak aktiboki parte hartzen du gelako jardueratan.
MONTESSORI METODOAREN LAU EREMUAK
Bizitza erabilgarria
Gelaren zati garrantzitsuena bezala dago ikusia, izan ere, umeari independentzia, koordinazioa, kontzentrazioa, ordena eta diziplina garatzen laguntzen dio. Erlazio soziala, tolerantzia eta kortesia garatzeko aktibitateak hartzen ditu bere baitan.
Hezkuntza sentsoriala
Garapenari eta bost zentzumenen (usaimena, ukimena, dastamena, entzumena, ikusmena) ezagutzari egiten dio erreferentzia.
Hizkuntza, irakurketa eta idazmena
Irakurketa eta idazketarenganako lehen hurbilpena, sentsoriala da. Umeek beren hatz erakuslea erabiltzen dute, lijazko paperean kontorneatuta azaltzen den letra bakoitza ezagutzeko.
Geroago, hatza arkatzarengatik aldatuko da; geroago idazteko gai izan daitezen.
Matematikak
Zenbakien ezarpena eta matematikak ere sentsorialak dira. Umeak zenbakiak kantitateekin erlazionatzen ikasten dute, hezkuntzaren mailan gora eginez kontzeptu abstraktoagoak garatzen direlarik.
Laburbilduz, Montessori Pedagogiaren oinarrizko printzipio ezinbestekoak, askatasuna, ekintzak eta banakotasuna dira. Bestalde, metodologia honen beste printzipio batzuk honako hauek dira: errespetua, autonomia, iniziatiba, autodiziplina…
ITURRIAK:
- HIK HASI
- MONTESSORI METODOAREN ETA METODO TRADIZIONALAREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK
- HIK HASI
- MONTESSORI METODOAREN ETA METODO TRADIZIONALAREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK
METODO TRADIZIONALAREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK
Kaixooo! Ongi etorri gure blogera! Blog honetan, pedagogía mota
ezberdinak azaltzeaz gain, zenbait autore ere landuko ditugu. Are gehiago,
garrantzitsuak iruditzen zaizkigun zenbait arlo ere bai. Betiere, hezkuntza
sistemarako baliagarriak izango direlarik. Beraz, baliagarriak suertatuko
zaizkizuelakoan ongi etorri berriz ere!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)