MONTESSORI METODOA

Maria Montessori (1870-1952) hezitzaile, zientzialari, mediku eta psikiatra italiar bat izan zen, Anconako probintziako Chiaravalle herrian jaio zen, familia burges, liberal eta erlijioso baten baitan. Ondoren, hasiera batetan biologia eta ingeniaritza ikasi nahi bazuen ere, azkenik lehenengo medikuntza ikasketak burutu zituen lehenik eta ondoren gainerakoak.

              Medikuntza ikasketak burutu ondoren, 1896an Italiako lehen emakume medikua izatera heldu zen. Medikuntzaren munduan sartzen hasi zenean ohartu zen emakume izateagatik ospitaleetan lan egiteko baimena ukatu ziotela eta, horrregatik, adimen urriko haurrekin hasi zen lanean. Hemendik abiatuta, bere metodoa, hau da, Montessori metodoa, sortu zuen.

              Maria Montessoriren ustetan, haurrek “esponjak” izango balira bezala xurgatzen dute eguneroko bizitzarako behar duten informazio oro. Haurrek beraien kabuz, hau da, modu natural batean ikas dezaketela pentsatzen zuen.
             
              Europan erabiltzen ziren teknika zorrotz eta sarritan, krudelekin ados ez zegoenez, umearen errespetuan eta bere ikasteko gaitasunean oinarritzen ziren ideiak sortu zituen. Ikus daitekeenez, metodo honek, haurrak hartzen ditu abiapuntutzat eta norberak dituen gaitasunetatik abiatuta, hauen garapena eman ostean, pertsona autonomoak sortzea du helburu. Gainera, Montessori metodoan irakasleak ez du metodo tradizionalean bezala menderatzaile papera hartzen eta ondorioz, umeak aktiboki parte hartzen du gelako jardueratan.


MONTESSORI METODOAREN LAU EREMUAK

Bizitza erabilgarria
             Gelaren zati garrantzitsuena bezala dago ikusia, izan ere, umeari independentzia, koordinazioa, kontzentrazioa, ordena eta diziplina garatzen laguntzen dio. Erlazio soziala, tolerantzia eta kortesia garatzeko aktibitateak hartzen ditu bere baitan.
Hezkuntza sentsoriala
              Garapenari eta bost zentzumenen (usaimena, ukimena, dastamena, entzumena, ikusmena) ezagutzari egiten dio erreferentzia.

Hizkuntza, irakurketa eta idazmena
              Irakurketa eta idazketarenganako lehen hurbilpena, sentsoriala da. Umeek beren hatz erakuslea erabiltzen dute, lijazko paperean kontorneatuta azaltzen den letra bakoitza ezagutzeko.
Geroago, hatza arkatzarengatik aldatuko da; geroago idazteko gai izan daitezen.

Matematikak
               Zenbakien ezarpena eta matematikak ere sentsorialak dira. Umeak zenbakiak kantitateekin erlazionatzen ikasten dute, hezkuntzaren mailan gora eginez kontzeptu abstraktoagoak garatzen direlarik.


 Laburbilduz, Montessori Pedagogiaren oinarrizko printzipio ezinbestekoak, askatasuna, ekintzak eta banakotasuna dira. Bestalde, metodologia honen beste printzipio batzuk honako hauek dira: errespetua, autonomia, iniziatiba, autodiziplina…


ITURRIAK:

- HIK HASI

- MONTESSORI METODOAREN ETA METODO TRADIZIONALAREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK




METODO TRADIZIONALAREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK