PAULO FREIRE
ITURRIAK

- UNESCO
- EDUCACIÓN

GAITASUN MOTORRAK

Open publication - Free publishing - More gaitasun


-          - GARAPEN MOTORRA

-          
OSASUNERAKO HEZKUNTZA 

ITURRIAK



Kaixo! hemen dituzue Hezkidetzaren inguruko Power Point batzuk. Espero dugu baliagarriak izatea. Izan ere, hezkidetza oso garrantzitsua da eta batez ere eskolako testuinguruan. gainera, ez sexistak izateko joko batzuk ere proposatu ditugu!
IKASLE ETA IRAKASLEEN ARTEKO HARREMANA
-         
-       



ANDRÉS MANJÓN, AVE MARIA ESKOLAK

  

BIOGRAFIA

Andres Manjon 1846ko azaroaren 30ean Sargentes de la Loran jaio zen. Betidanik ikasteko nolakotasun bat zuela erakutsi zuen, nahiz eta gutxi egon eskolan. Ikasketak bukatu ondoren, Valladolid era iritsi eta bertan, bere lanak burutu zituen denbora motz batez. 1874en Madrilgo San Isidoro eskolara iristean bere ikasketekin jarraitu zuen. 1878an Santiago de Compostelako unibertsitatean ¨ La cátedra de disciplina Eclesiástica ” irabazi zuen. 1880an, Granadako Unibertsitatean bakante bat egon eta gero Katedra bat eskaini zioten.
           
            1888 urtean, Sakro menditik zihoala, ume batzuk Ave Maria abesten entzun zituen. Honek, ume haiekin pedagogia irakastea eraman zion beste irakasle baten laguntzaz. Une horretan, Ave Maria eskolak sortu zituen

Granadan, kanonigoen eskubideei buruzko akordioa idatzi zuen, bere garaiko lanik onenetarikoa bihurtuz. 1900. urtean Granadako ¨Hijo ¨Predilecto¨ izendatua da  eta 1909. Urtean Burgoseko ¨Hijo Predilecto¨.
1923ko Uztailaren 10ean hil zen Andres. Ave Mariako etxeko hilobian hilobiratua izan zen.

AVE MARIA ESKOLEN BILAKAERA ETA JATORRIA

Andres Manjon egunero joaten zen unibertsitatera klaseak ematera. Unibertsitaterako bidean, haitzulo batzuetan geratzen zen jende behartsuari laguntzeko. 1888ko  egun batean, haitzulo horietako baten, emakume zahar bat ikusi zuen bertan 10 ikasleri klasea ematen. Ume hauei irakurtzen eta idazten erakusten zien. Andres emakume horrekin liluraturik geratu zen eta honi laguntzea erabaki zuen; janari emanez, haitzuloa ordainduz … Horren ordainetan umeak igandero elizara joan behar zuten errezatzera.  Baina herrian emakume hau erotzat hartzen zuten eta ez zuten bere lana kontuan hartzen. Ondorioz, emakumea Bartzelonara joan zen eta ez zen gehiago itzuli. Andresek andre honen adibidea jarraituz, etxe txiki bat erosi zuen eta bertarako irakasle bat hartu zuen neska txikiei klaseak emateko. Izan ere, mutilak Abadia Sacro-Monten ikasteko aukera zuten. Eskola ospe handia hartzen hasi zen denbora pasa ahala geroz eta ikasle gehiago edukiz. Gainera, urte batzuk beranduago, eskola gehiago sortu ziren. 

1897an kapera bat sortu zuten, baina, jende asko joaten zenez txiki geratu zen. Izan ere, kaperara atzerritarrak ere etortzen ziren, Espainiako jendeaz gain. Modu honetara, herriaren inguruan hainbat kanpamendu jarri zituzten, pertsona hauentzat. Eraikin honi, Ave Maria izena jarri zitzaion, Granadako Katedralaren titulua izateagatik.

PENTSAMENDU PEDAGOGIKOA


1896an Andres Manjoni hitzaldi bat egin zezan eskatu zioten eta liburu pedagogikoak aztertzen hasi zen. Bere diskurtsoa “ hezkuntza on baterako baldintza pedagogikoei eta falta zaizkigunei” buruzkoa izan zen. 1915ean diskurtso horretan azaldutako ideiak Ave Maria Eskolen oinarria izan zirela esan zuen. Hurrengoak izan ziren: pedagogia gizakia heztearen  zientzia eta arte bezala definitzen du, hau da, printzipio zientifiko eta arau praktikoen multzoa, zeinen helburua gizaki duin eta osatuak sortzea den; Jainkoak nahi dituen eta gizarteak behar dituen bezalakoak. Hezkuntza, berriz, Jainkoak gizakiarengan jarritako  perfekzio fisikoaren eta espiritualaren germenak haztea eta  garatzea da. Pedagogoak antropologoa ere izan behar du hezituaren natura ezagutzeko; teorikoa eta praktikoa izan behar du, metodoen ezagutzaile eta eskarmentatua. Ondoren, hezkuntza on bat lortzeko baldintzak azaldu zituen: bateratua eta integrala, txikitatik hasitakoa, graduala baina jarraitua eta mailakatua ere izan behar du, pixkanaka igotzen joaten dena. Azkenik, sekularra, tradizionala, historikoa izan behar du aurreko generazioen jakintzak jasotzeko eta ondorengoei transmititzeko.
Hezkuntza on bat lortzeko baldintza pedagogikoak:
-         Organikoa, harmonikoa, hezitzailea eta irakasgarria izan behar du azkenengo biak osagarriak izanda.
-         Irakasleen jarrera zein ikasleen jarrera aktiboa izan behar du.
-          
     Gauza onak eta ederrak erakutsiko ditu baita gizaki onak eta ederrak sortu beraz, eskola estetikoak izango dira.
-         Erlijiosoa izan behar du eta askea, gurasoek erabaki ditzaten zer eskolara eraman nahi duten semea, zein izango den erabilitako   metodologia eta  zein irakaslea egongo den  jakinda.
-         Artistikoa eta eskuzkoa izan behar du hiru arte ederrak irakatsiz: musika, pintura eta poesia.

Ekitaldi publiko batean ezaugarri hauek guztiak adierazi ondoren, arau hauek onartzen ez dituzten eskolak ondo hezten ez dutelako,  gizarte giro txar bat sortzen dute. Hori ikasle eta irakasleen elkarlanaren bitartez aldatu behar da. Horretarako, bere eskola propioak sortu zituen Ave Maria izena jasotzen zutenak eta ospetsuak izaten hastean, bere ideologia bai Espainian  zehar zein Amerikan zehar hedatu zen antzeko eskolak sortuz.

Diskurtso hau oso kontserbadorea eta katolikoa izanagatik ez zen guztiengatik onartuta izan, batez ere, irakasle laikoengatik.
Diskurtso hau argitaratu ostean, zenbait liburu gehiago argitaratu zituen. Hauei  beste zenbait ezaugarri eman zizkien “gizarte on bat” lortzeko asmoarekin . Hil ondoren, bere lanik luzeena argitaratu zen, irakasleei buruz hitz egiten zuena.

Manjonen ezaugarririk garrantzitsuena bere teoriak praktika pedagogikora eraman zituela da.

ITURRIAK

- REVISTAPULSO
- EPRINTS
-     

-

KONSTRUKTIBISMOA

VYGOTSKY



AUSUBEL eta Ezagutza Esanguratsuaren Teoria
Ezagutza esanguratsuaren abantailak
            
·           Ezagutza berriak lortzen laguntzen du
·           Ezagutza berria, lehendik zegoen ezagutzarekin elkartzean epe luzeko memorian gordetzen
             laguntzen du.
·           Ezagutza esanguratsua aktiboa da
·           Ezagutza esanguratsua pertsonala da

Ezagutza esanguratsuaren konstruktibismoari ekarritako ekarpenak
Lehenengo ekarpena, ezagutza esanguratsua sustatzea da, memoriaren ikasketari garrantzi gutxiago emanez. Modelo hau ideien adierazpenean datza. Ikusmolde hau kontzeptuen arteko erlazioa erakusteko aproposa da. Horretarako, ikasleek aurreko ezagutzak izan behar dituzte. Beste aspektu bat, ikasleen adina da. Izan ere, beraiek euren ideiak buruz manipulatu behar dituzte. Horregatik, modelo hau lehen hezkuntzan erabiltzeko aproposa da.

           Beste ekarpena, antolatzaile aurreratuak daudela da. Hauek ikasleari informazio berriaren aurrean laguntzen dute. Antolatzaile hauek 3 asmo izan ditzakete: garrantzia duten materialetan arreta jartzea, ideien arteko lotura goraipatzea eta gordeta dagoen informazioa gogoratzea.

Aplikazio pedagogikoak
·    

 Irakasleak ikasleen aurreko ezagutzak zeintzuk diren ezagutu behar ditu, hau da, eduki berriak aurrezagutzekin erlazionatu behar ditu.
·     Materialen antolaketa era logiko eta hierarkiko batean egin behar du.
·     Ikasleak ezagutza berriak lortzera motibatu behar ditu, jarrera egoki bat edukiz.
·     Irakasleak adibideak jarri behar ditu; marrazkiak, irudiak edota diagramak erabiliz hauek kontzeptu berrien lorpena errazten baitute. 

-  



-          


 





I


JEAN PIAGET
·
·  

·       


 
IKAS KOMUNITATEAK

          Gero eta entzunagoa da gure inguruetako eskoletan ikas komunitate proiektuaren nondik norakoak entzutea. Baina gutxik dakite zuzen honen esanahia edo bilakaera ongi definitzen, izan ere duela urte gutxi sartu zen proiektua da hau. Ikasle guztien berdintasuna eta integrazioa bultzatu nahi duen ikaskuntza da hau eta horretarako dialogoan oinarritzen da batez ere. Hainbat arlo erabiltzen dira horretarako,matematikan eta hizkuntzetan esateko. Kalitate handiko ikasketak ziurtatzeaz gain, teknologia berrien erabilera bultzatzen du eta emaitzak positiboak izaten dira elkarrekintza eta tertulien bitartez. Hau burutzen laguntzen duten pertsonak, irakasleak, ikasleak, gurasoak eta boluntario taldeak dira.
Ikastetxe batean honelako proiektu bat sartzeko bete behar diren faseez hitz egingo dugu jarraian:

 • Lehenik, sentsibilizazio fase daukagu: erabakiak hartzeko momentua da hau, ikastetxeak argi izan behar du ea honelako proiektu batean sartu nahi duen ala ez. Erabakia baiezkoa izanda, denen parte hartzea jaso beharko du eta horrela fasean lantzen diren atalak deskribatuko dira.

Bigarren fasea, erabakiak hartzeko fasea. Proiektu hau martxan jarriz gero honek izan dezakeen ondorioak baloratuko dituzte. Hemen pertsonek duten lan egiteko gogoa eta ahaleginak ikusi beharko dituzte.

 •Hirugarren fasean, ametsa izenarekin datorkigu, hemen ematen zaio proiektu honi hasiera benetan. Guztien artean sortu nahi duten ikastetxea kontutan izango dute, hau da, irakatsi nahi dena nola erakutsi…

• Azkenik eta amaitzeko laugarren fasea dago, lehentasunak aukeratzeko fasea, antolamendua eta kudeaketa izenekoa.Ikas Komunitateen planteamenduak hezkuntza-eragile guztien parte-hartze eraginkorra aintzat hartu eta erraztuko duten erreferentziazko esparru berriak ezartzea exijitzen du, besteak beste.
          
          Fase guzti hauek pasatu ondoren, ikastetxea prest egongo da ikas komunitateko proiektua abian jartzeko beraien ikastetxeetan. Horrek esan nahiko duelako baldintza egokiak dituela proiektu garrantzitsu hau hurrengo urteetan aurrera eramateko.





Ikas-komunitateak - Learning Communities. Lekeitio (Basque Country) 

ITURRIAK 

- LEKEITIOKO ESKOLA 

- ARGIA ALDIZKARIA

- IKAS KOMUNITATEAK  

- IKAS KOMUNITATEAK II








WALDORF PEDAGOGIA 


GEROA ESKOLA
          Waldorf Pedagogian oinarriturik Geroa Eskolak "Eskola Librea" izeneko pedagogia jarri du abian:         - Ezaugarriak                  1. Haur Hezkuntzan                                - Imitazioa                                - Jolas librea                                - Errutinak                                - Jokoen eta materialen kalitate eta kualitatea                                - Jarduera artistiko eta manualak                                - Kantak, korroak, errimak, hatz-jokoak                                - Gosarien prestaketa                                - Jolasak gelatik kanpo                                - Ipuinaren ordua                                - Festak                                                    2. Lehen Hezkuntzan                        Zenbait bideo  ITURRIAK- MONDRABERRI- HIK HASI- WALDORF PEDAGOGIA ARAMAION 


   
 MONTESSORI METODOA

Maria Montessori (1870-1952) hezitzaile, zientzialari, mediku eta psikiatra italiar bat izan zen, Anconako probintziako Chiaravalle herrian jaio zen, familia burges, liberal eta erlijioso baten baitan. Ondoren, hasiera batetan biologia eta ingeniaritza ikasi nahi bazuen ere, azkenik lehenengo medikuntza ikasketak burutu zituen lehenik eta ondoren gainerakoak.

              Medikuntza ikasketak burutu ondoren, 1896an Italiako lehen emakume medikua izatera heldu zen. Medikuntzaren munduan sartzen hasi zenean ohartu zen emakume izateagatik ospitaleetan lan egiteko baimena ukatu ziotela eta, horrregatik, adimen urriko haurrekin hasi zen lanean. Hemendik abiatuta, bere metodoa, hau da, Montessori metodoa, sortu zuen.

              Maria Montessoriren ustetan, haurrek “esponjak” izango balira bezala xurgatzen dute eguneroko bizitzarako behar duten informazio oro. Haurrek beraien kabuz, hau da, modu natural batean ikas dezaketela pentsatzen zuen.
             
              Europan erabiltzen ziren teknika zorrotz eta sarritan, krudelekin ados ez zegoenez, umearen errespetuan eta bere ikasteko gaitasunean oinarritzen ziren ideiak sortu zituen. Ikus daitekeenez, metodo honek, haurrak hartzen ditu abiapuntutzat eta norberak dituen gaitasunetatik abiatuta, hauen garapena eman ostean, pertsona autonomoak sortzea du helburu. Gainera, Montessori metodoan irakasleak ez du metodo tradizionalean bezala menderatzaile papera hartzen eta ondorioz, umeak aktiboki parte hartzen du gelako jardueratan.


MONTESSORI METODOAREN LAU EREMUAK

Bizitza erabilgarria
             Gelaren zati garrantzitsuena bezala dago ikusia, izan ere, umeari independentzia, koordinazioa, kontzentrazioa, ordena eta diziplina garatzen laguntzen dio. Erlazio soziala, tolerantzia eta kortesia garatzeko aktibitateak hartzen ditu bere baitan.
Hezkuntza sentsoriala
              Garapenari eta bost zentzumenen (usaimena, ukimena, dastamena, entzumena, ikusmena) ezagutzari egiten dio erreferentzia.

Hizkuntza, irakurketa eta idazmena
              Irakurketa eta idazketarenganako lehen hurbilpena, sentsoriala da. Umeek beren hatz erakuslea erabiltzen dute, lijazko paperean kontorneatuta azaltzen den letra bakoitza ezagutzeko.
Geroago, hatza arkatzarengatik aldatuko da; geroago idazteko gai izan daitezen.

Matematikak
               Zenbakien ezarpena eta matematikak ere sentsorialak dira. Umeak zenbakiak kantitateekin erlazionatzen ikasten dute, hezkuntzaren mailan gora eginez kontzeptu abstraktoagoak garatzen direlarik.


 Laburbilduz, Montessori Pedagogiaren oinarrizko printzipio ezinbestekoak, askatasuna, ekintzak eta banakotasuna dira. Bestalde, metodologia honen beste printzipio batzuk honako hauek dira: errespetua, autonomia, iniziatiba, autodiziplina…


ITURRIAK:

- HIK HASI

- MONTESSORI METODOAREN ETA METODO TRADIZIONALAREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK




METODO TRADIZIONALAREN ARTEKO EZBERDINTASUNAK



Kaixooo! Ongi etorri gure blogera! Blog honetan, pedagogía mota ezberdinak azaltzeaz gain, zenbait autore ere landuko ditugu. Are gehiago, garrantzitsuak iruditzen zaizkigun zenbait arlo ere bai. Betiere, hezkuntza sistemarako baliagarriak izango direlarik. Beraz, baliagarriak suertatuko zaizkizuelakoan ongi etorri berriz ere!