KONSTRUKTIBISMOA

VYGOTSKY



AUSUBEL eta Ezagutza Esanguratsuaren Teoria
Ezagutza esanguratsuaren abantailak
            
·           Ezagutza berriak lortzen laguntzen du
·           Ezagutza berria, lehendik zegoen ezagutzarekin elkartzean epe luzeko memorian gordetzen
             laguntzen du.
·           Ezagutza esanguratsua aktiboa da
·           Ezagutza esanguratsua pertsonala da

Ezagutza esanguratsuaren konstruktibismoari ekarritako ekarpenak
Lehenengo ekarpena, ezagutza esanguratsua sustatzea da, memoriaren ikasketari garrantzi gutxiago emanez. Modelo hau ideien adierazpenean datza. Ikusmolde hau kontzeptuen arteko erlazioa erakusteko aproposa da. Horretarako, ikasleek aurreko ezagutzak izan behar dituzte. Beste aspektu bat, ikasleen adina da. Izan ere, beraiek euren ideiak buruz manipulatu behar dituzte. Horregatik, modelo hau lehen hezkuntzan erabiltzeko aproposa da.

           Beste ekarpena, antolatzaile aurreratuak daudela da. Hauek ikasleari informazio berriaren aurrean laguntzen dute. Antolatzaile hauek 3 asmo izan ditzakete: garrantzia duten materialetan arreta jartzea, ideien arteko lotura goraipatzea eta gordeta dagoen informazioa gogoratzea.

Aplikazio pedagogikoak
·    

 Irakasleak ikasleen aurreko ezagutzak zeintzuk diren ezagutu behar ditu, hau da, eduki berriak aurrezagutzekin erlazionatu behar ditu.
·     Materialen antolaketa era logiko eta hierarkiko batean egin behar du.
·     Ikasleak ezagutza berriak lortzera motibatu behar ditu, jarrera egoki bat edukiz.
·     Irakasleak adibideak jarri behar ditu; marrazkiak, irudiak edota diagramak erabiliz hauek kontzeptu berrien lorpena errazten baitute. 

-  



-          


 





I