IKAS KOMUNITATEAK

          Gero eta entzunagoa da gure inguruetako eskoletan ikas komunitate proiektuaren nondik norakoak entzutea. Baina gutxik dakite zuzen honen esanahia edo bilakaera ongi definitzen, izan ere duela urte gutxi sartu zen proiektua da hau. Ikasle guztien berdintasuna eta integrazioa bultzatu nahi duen ikaskuntza da hau eta horretarako dialogoan oinarritzen da batez ere. Hainbat arlo erabiltzen dira horretarako,matematikan eta hizkuntzetan esateko. Kalitate handiko ikasketak ziurtatzeaz gain, teknologia berrien erabilera bultzatzen du eta emaitzak positiboak izaten dira elkarrekintza eta tertulien bitartez. Hau burutzen laguntzen duten pertsonak, irakasleak, ikasleak, gurasoak eta boluntario taldeak dira.
Ikastetxe batean honelako proiektu bat sartzeko bete behar diren faseez hitz egingo dugu jarraian:

 • Lehenik, sentsibilizazio fase daukagu: erabakiak hartzeko momentua da hau, ikastetxeak argi izan behar du ea honelako proiektu batean sartu nahi duen ala ez. Erabakia baiezkoa izanda, denen parte hartzea jaso beharko du eta horrela fasean lantzen diren atalak deskribatuko dira.

Bigarren fasea, erabakiak hartzeko fasea. Proiektu hau martxan jarriz gero honek izan dezakeen ondorioak baloratuko dituzte. Hemen pertsonek duten lan egiteko gogoa eta ahaleginak ikusi beharko dituzte.

 •Hirugarren fasean, ametsa izenarekin datorkigu, hemen ematen zaio proiektu honi hasiera benetan. Guztien artean sortu nahi duten ikastetxea kontutan izango dute, hau da, irakatsi nahi dena nola erakutsi…

• Azkenik eta amaitzeko laugarren fasea dago, lehentasunak aukeratzeko fasea, antolamendua eta kudeaketa izenekoa.Ikas Komunitateen planteamenduak hezkuntza-eragile guztien parte-hartze eraginkorra aintzat hartu eta erraztuko duten erreferentziazko esparru berriak ezartzea exijitzen du, besteak beste.
          
          Fase guzti hauek pasatu ondoren, ikastetxea prest egongo da ikas komunitateko proiektua abian jartzeko beraien ikastetxeetan. Horrek esan nahiko duelako baldintza egokiak dituela proiektu garrantzitsu hau hurrengo urteetan aurrera eramateko.





Ikas-komunitateak - Learning Communities. Lekeitio (Basque Country) 

ITURRIAK 

- LEKEITIOKO ESKOLA 

- ARGIA ALDIZKARIA

- IKAS KOMUNITATEAK  

- IKAS KOMUNITATEAK II